UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 17ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 17ko Eguneroko Txostena
2024/01/17 10:30
eta kitto!
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 17) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:

TRAFIKOA

- Urtarrilaren 16an, 13:15ean, bi autok talka egin zuten Tiburzio Anitua kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

- Urtarrilaren 16an, 16:24an, auto batek eta motor batek talka egin zuten Barakaldo kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 21, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.