Udaltzaingoa | Urtarrilaren 20ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Urtarrilaren 17an, 12:13an, ibilgailu batek trafiko-istripua izan zuen Eibarko saihesbidean, Azitain auzoaren parean.
- Urtarrilaren 17an, 13:15ean, bi autok talka egin zuten Fray Martin Mallea kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren, eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urtarrilaren 17an, 19:13an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Bista Eder kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Urtarrilaren 18ko 00:41ean, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
- Urtarrillaren 18ko 02:12an, Urkizu pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
-Urtarrilaren 18an, 06:44an, telefono-dei bat jaso zen, Julian Etxebarria kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.
- Urtarrillaren 19ko 00:52an, Urkizu pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Urtarrilaren 19ko 00:57an, Urki kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko gazte lokaletik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien lokalean zeuden pertsonei.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, hilak 26, 17:00etan, pilota-partida jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetan seinaleak jarriko dira ohiko guneetan.