UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 22ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 22ko Eguneroko Txostena
2024/01/22 17:21
eta kitto!
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 22) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 20ko 23:45ean, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguru hartako gazteen lokal batetik zetorren musika-zaratarengatik kexatzeko. Patruilak gertatutakoaren txostena egin zuen.

- Urtarrilaren 21ean, 1:06an, telefono-dei bat jaso zen, Untzaga Plaza kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Urtarrilaren 21ean, 2:07an, telefono-dei bat jaso zen, Fermin Calbeton kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Urtarrilaren 21ean, 7:08an, telefono-dei bat jaso zen, Julian Etxebarria kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

- Urtarrilaren 21ean, 14:40an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Eibarko Txikito kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, 20:30ean, Eibar eta Mirandes taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.