UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 23ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 23ko Eguneroko Txostena
2024/01/23 15:13
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 23 dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 22an, 18:12an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Bista Eder kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, 20:30ean, Eibar eta Mirandes taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.