UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 25ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 25ko Eguneroko Txostena
2024/01/25 15:44
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 25) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 24an, 23:48ean, Julian Etxebarria kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko ostalaritza-establezimendu batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta jasotako kexen berri eman zion tabernako arduradunari.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, 20:30ean, Eibar eta Mirandes taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.