UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 26ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 26ko Eguneroko Txostena
2024/01/26 14:21
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 26) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 25ean, 12:28an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Toribio Etxebarria kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

-  Urtarrilaren 25ean, 19:17an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Bidebarrieta kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Urtarrilaren 26an, 1:34an, Jose Antonio Iturrioz kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko ostalaritza-establezimendu batetik zetorren musika-zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta jasotako kexen berri eman zion tabernako arduradunari.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren gaur, urtarrilak 26, 20:30ean, Eibar eta Mirandes taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.