UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 29ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 29ko Eguneroko Txostena
2024/01/29 17:23
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 29) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

- Urtarrilaren 26an, 13:19an, patinete elektriko batek oinezko bat harrapatu zuen Barrena kalean. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren txostena egin zuen.

- Urtarrilaren 26an, 13:36an, kamioi batek eta auto batek talka egin zuten Jardineta kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 26an, 18:45ean, harri batzuk erori ziren Untzaga Plaza kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.

- Urtarrilaren 28ko 0:20an,  Elgeta kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguru hartako elkarte batetik zetorren musika-zaratarengatik kexatzeko. Patruila bat lekura  joan zen eta jasotako kexen berri eman zion elkartearen arduradunari. Patruila batek gertatutakoaren txostena egin zuen.

- Urtarrilaren 28an, 11:36an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batek min hartu zuen Unbeko kirol-gunean futbol-partida jokatzen ari zela. Patruila bat anbulantzia batekin bertaratu zen. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Urtarrilaren28an, 12:00etan, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Zuloagatarren  kaleko taberna batean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Asteburuan, aktak ireki zitzaizkie erdiguneko 3 ostalaritza-establezimenduri, ordutegia ez betetzeagatik.

OHARRAK

- Otsailaren 1ean, ostegunean, Untzaga Plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira, eta 2.000 parte-hartzaile gutxi gorabehera izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean,Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.