UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 30eko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 30) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Urtarrilaren 29an, 19:26an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta Legarre kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.
- Urtarrilaren 29an, 23:52an, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.
OHARRAK
- Otsailaren 1ean, ostegunean, Untzaga Plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira, eta 2.000 parte-hartzaile gutxi gorabehera izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean,Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.