UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 31ko Eguneroko Txostena

UDALTZAINGOA | Urtarrilaren 31ko Eguneroko Txostena
2024/01/31 15:45
eta kitto!

Jarraian dauzkazue gaurko egunari (urtarrilak 31) dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak:


TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Urtarrilaren 30ean, 13:08an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Egiguren-Tarren kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK

- Otsailaren 1ean, ostegunean, Untzaga Plaza inguruan eta Txaltxa Zelai parkean Ikasenpresa azoka egingo denez, 40 autobus inguru iritsiko dira, eta 2.000 parte-hartzaile gutxi gorabehera izango ditu. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarrita egongo da 08:00etatik 15:00etara. Aldi berean,Toribio Etxebarria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo dira.