Udaltzaingoa | Urtarrilaren 31ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
.- Urtarrilaren 30ean, 10:39an, harri batzuk erori ziren Juan Gisasola kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpon zezan.
- Urtarrilaren 30ean, 11:33an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Sostoatarren kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.
- Urtarrilaren 30ean, 11:33an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Txaltxazelai kaleko eskilara mekanikoetan. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
OHARRAK
- Gogoan izan datorren igandean, otsailak 2, 16:15ean, Eibar eta Deportivo de la Coruña C.F. taldeen arteko partida jokatuko dela. J.A. Mogel eta Indalezio Ojanguren kaleetako ohiko eremuak seinaleztatuko dira.