Udaltzaingoa | Uztailaren 10eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 10eko Eguneroko Txostena
2024/07/10 19:30
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 9an, 12:04an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Plaza Barria kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Uztailaren 9an, 20:30ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk harrapatuta geratu ziren Mekola kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

- Uztailaren 9an, 20:35ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

- Uztailaren 9ko 21:21ean telefonoz jakinarazi zigutenez, Wenzeslao Orbea kalean aparkatuta zegoen ibilgailu batek sua hartu zuen. Patruila bat bertaratu zen suhiltzaileekin batera, eta sua itzaltzea lortu zuten.

OHARRAK

- Hurrengo larunbatean, hilak 13, txirrindularitzako ARRATERA IGOERA izango da. Irteera Toribio Etxebarria kaletik izango da goizeko 9:30ean. Arratera 13:00etan iristea aurreikusten da. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarriko da uztailaren 13ko 7:00etan.