Udaltzaingoa | Uztailaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 11ko Eguneroko Txostena
2024/07/11 17:14
eta kitto!

TRAFIKOA

-  Uztailaren 10ean, 13:36an, bi autok talka egin zuten Santaines kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 10ean, 7:09an, harri batzuk erori ziren Julian Etxebarria kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpontzeko.

OHARRAK

- Hurrengo larunbatean, hilak 13, txirrindularitzako ARRATERA IGOERA izango da. Irteera Toribio Etxebarria kaletik izango da goizeko 9:30ean. Arratera 13:00etan iristea aurreikusten da. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarriko da uztailaren 13ko 7:00etan.