Udaltzaingoa | Uztailaren 11ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 11ko Eguneroko Txostena
2025/07/11 15:29
eta kitto!

TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 10ean, 11:08an, telefonoz Mekola kalean liztor asiarraren habia bat zegoela jakinarazi zuten. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

- Uztailaren 10ean, 12:30ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Otaola Hiribidea kalean. Eibarko ospitalera eraman zuten.

- Uztailaren 10ean, 17:52an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Tiburzio Anitua kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

OHARRAK
- Amaña auzoko jaiak direla eta, debekatuta egongo da kale hauetan aparkatzea, ostiraletik, uztailak 11, 7:00etatik aurrera, igandera arte, uztailak 13:

  • Tiburtzio Anitua kalea, 4 zenbakitik 20ra
  • Ziriako Agirre kalea, 1 zenbakitik 6ra.
  • Legarre kaleko biribilgunetik auzorako sarrera itxita egongo da ibilgailu guztientzat uztailaren 11ko (ostirala) 18:00etatik uztailaren 13ko (igandea) 22:00etara. Auzorako sarbidea saihesbidetik egingo da.