Udaltzaingoa | Uztailaren 14ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Uztailaren 11n, 15:30ean, lanean zegoen udaltzain batek gidatzeko punturik ez daukan pertsona bat topatu zuen Romualdo Galdos kalean autoa gidatzen.
- Uztailaren 13an, 19:26an, Indalezio Ojanguren kalean auto eta kaleko pibote baten arteko talka izan zela jakinarazi zigun jai zeukan 87. zenbakidun udaltzainak. Udaltzainak bertaratu zirenean ikusi zuten gidariak alkohola edan izanaren zantzuak zituela, eta alkohol proba egin zioten. Probaren emaitza 0.60mgr/l baino altuagoko izan zen. Bide Segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten sintomak eta tasa altuagatik. Kaltetutako udal-ondasunak erreklamatzeko txostena bidali diogu zerbitzu-sailari.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Uztailaren 11n, 08:24an, Mugika harategian eta Urkizu inguruetan (grafitero sinadurak) pintada batzuk azaldu direla jakinarazi ziguten. Garbiketa enpresari abisua pasa zitzaion garbi zezaten.
- Uztailaren 11n, 22:45ean, Ertzaintzaren dei bat jaso genuen. Itxuraz, Tiburzio Anitua kalean gizon bat, bere kabuz, erori egin zen eta erorketaren ondorioz buruan zauri bat egin zuen. Sos Deiak-ekoek zauritua Mendaroko Ospitalera eraman zuten artatu ondoren.
- Uztailaren 12an, 11:06an, Udal-elektrikariaren dei bat jaso genuen Unbeko kableatu elektrikoa lapurtu zutela jakinaraziz. Ez dakigu zein izan den egilea.
- Uztailaren 13an, 00:47an, Ertzaintzaren eta Sos Deiaken telefono deiak jaso genituen. Itxuraz, Toribio Etxebarria kalean pertsona bat lurrera erori eta buruan kolpe bat zuela adierazi ziguten. Zauritua bere kabuz etxera joan zen artatua izan ondoren.
OHARRAK
- Ez da ohar aipagarririk.