Udaltzaingoa | Uztailaren 15eko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 15eko Eguneroko Txostena
2024/07/15 16:49
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 12an, 9:20an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk harrapatuta geratu ziren Bista Eder kaleko Portalea eraikineko igogailuan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

- Uztailaren 13an, 22:00etan, Barakaldo kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

- Uztailaren 14an, 7:13an, telefono-dei bat jaso zen, Elgeta kaleko ostalaritza-establezimendu batean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten.

OHARRAK

- Uztailaren 16, 17 eta 18an Toribio Etxebarria kalean egingo den merkealdi-azoka dela eta, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat uztailaren 15etik 19ra, hau da, astelehenetik ostiralera.