Udaltzaingoa | Uztailaren 15eko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
2025/07/15
12:49
eta kitto!
TRAFIKOA
- Uztailaren 14an, 13:42an, Otaola kalean, motor batek auto bati atzealdean talka egin zion. Istripuan ez zen zauriturik izan.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Uztailaren 14n, 20:48an, Arenal perfume-dendan pertsona batek 21€ko krema baten ebasketa egin zuen. Udaltzainak bertaratu eta identifikatu egin zuten. Dendariek ez dute nahi salaketarik jarri.
- Uztailaren 14an, 23:39an, udaltzainak Ego-gain kalean patruila lanetan ari zirela errepidean olio isurita zegoela ikusi zuten. Mankomunitateari abisua pasa zioten eta horiek berehala garbitu zuten ingurua.
OHARRAK
- Uztailaren 18an, ostiralean, Xania tabernan igelaren txapelketa ospatuko da. Ondoren, sardina-jana izango da.