Udaltzaingoa | Uztailaren 16ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 16ko Eguneroko Txostena
2024/07/16 16:42
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 15ean, 9:35ean, telefonoz jakinarazi zigutenez, Isasi kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

- Uztailaren 15ean, 13:09an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Jardineta kaleko ikastola batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

- Uztailaren 15ean, 15:19an, Tiburzio Anitua kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

- Uztailaren 16an, 4:33an, Fermin Calbeton kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

OHARRAK

- Uztailaren 16, 17 eta 18an Toribio Etxebarria kalean egingo den merkealdi-azoka dela eta, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat uztailaren 15etik 19ra, hau da, astelehenetik ostiralera.