Udaltzaingoa | Uztailaren 18ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 18ko Eguneroko Txostena
2025/07/18 16:00
eta kitto!

TRAFIKOA 

- Uztailaren 17an, 11:57an, Bidebarrieta kalean norantza berdinean zihoazen kotxe eta motor baten arteko talka izan zen. Istripuan ez zen izan zauriturik.

BESTE GORABEHERA BATZUK 

- Uztailaren 17an, 15:09an, Biriñao baserritik deitu ziguten liztor asiarrak zituztela jakinarazteko. Udaltzainak bertara joan, argazkiak atera eta protokoloa aktibatu zuten.

OHARRAK

- Gaur, 20:00etaik 00:00etara bitartean, Xania tabernan igelaren txapelketa ospatuko da. Ondoren, sardina-jana izango da.