Udaltzaingoa | Uztailaren 21eko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Uztailaren 19an, 12:22an, Elgeta kalean, aparkalekutik atzeraka ateratzen ari zen auto batek aparkatuta zeuden bi autori talka egin eta kalteak sortu zizkion. Udaltzainak istripu txostena egin zuten.
- Uztailaren 20an, 21:32an, Pegora aurreko aparkalekuan aparkatuta zegoen auto bati talka egin zion autobus batek. Autobusak aurrera jarraitu zuen.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Uztailaren 19an, 00:25an, herritar baten deia jaso zen Astelena pilotalekuaren ertz batan bi pertsona grafiak egiten ari zirela jakinaraziz. Udaltzainak bertara joan zirenean bi pertsonak korrika ihes egin bazuten ere berehala harrapatu zituzten. Salaketa proposamena egin dute udaltzainak.
- Uztailaren 19an, 14:53an, San Juan kalean, herritar bati galderak egiten hasi zitzaion beste pertsona bat. Herritara bere etxepeko eskaratzera sartu zenean eskumuturretik urrezko erlojua kendu zion galderak egiten ari zitzaion pertsonak. Ondoren herritarrari bultzada bat eman, lurrera bota eta lekutik ihes egin zuen.
- Uztailaren 20an, 03:55an, Ertzaintzaren dei bat jaso zuten udaltzaingoan. Itxuraz, Bolintxo okindegitik Coliseo aldera labana bana zuten bi pertsona zihoazela jakinarazi zieten. Udaltzainak Coliseo parean, odol orbanak zituzten lau pertsona identifikatu zituzten, baina ez zieten labanarik aurkitu.
- Uztailaren 20an, 06:30ean, Ego-Gain kaletik Ospitalera bidean, oinez, zihoan pertsona bat ikusi zuten udaltzainek. Herritarraren hitzetan, bozgorailu bat lapurtzera etorritako norbaitek labana batekin zauria egin zion besoan. Udaltzainek anbulantzia eskatu zuten eta herritarra Mendaroko Ospitalera eraman zuten.
OHARRAK
- Ez da ekitaldi berezirik aurreikusten.