Udaltzaingoa | Uztailaren 22ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 22ko Eguneroko Txostena
2024/07/22 14:14
eta kitto!

TRAFIKOA

-  Uztailaren 20an, 0:25ean, autobus batek eta auto batek talka egin zuten Egogain kalean. Patruila batek gertatutakoaren atestatua egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 19an, 9:19an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Barrena kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.

- Uztailaren 19an, 13:16an, harri batzuk erori ziren Bista Eder kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpontzeko.

- Uztailaren 19an, 21:20an, telefonoz jakinarazi zigutenez, Saratsuegi kaleko etxebizitza batean liztor asiarraren habia bat zegoen. Patruila bat bertaratu zen jakinarazitakoa egiaztatzeko.

- Uztailaren 20ko 22:53an, Bittor Sarasketa kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.

- Uztailaren 21ean, 3:35ean, telefono-dei bat jaso zen, Untzaga Plaza kalean pertsona batzuen artean izaten ari zen borroka baten berri emateko. Hainbat patruila bertaratu ziren eta gertakarian inplikatutako pertsonak identifikatu zituzten. Gertakariaren ondorioz, pertsona bat atxilotu genuen agintaritzaren agentearen aurkako atentatuagatik. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman genuen.