Udaltzaingoa | Uztailaren 22ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 22ko Eguneroko Txostena
2025/07/22 17:54
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.


BESTE GORABEHERA BATZUK 

- Uztailaren 21ean, 00:56an, Urkizu kalean dagoen Eguzki tabernan, gizonezko bat lurrera erori zen. Ondorioz, buruan kolpea hartu zuen. Anbulantziakoek artatu ondoren Mendaroko Ospitalera eraman zuten.

- Uztailaren 21ean, 14:43ean,Tiburcio Anitua kalekoi ezkaratz batetatik ura irteten zen kalera. Itxuraz, eraikineko ur-tutu orokorrak matxura izan zuen. Udaltzainek Ur zerbitzukoei abisua eman zieten. Azken horiek ur mozketa egin zuten matxura konpondu bitartean.

- Uztailaren 21ean, 14:47an, Xaina tabernan, pertsona bat lurrera erori zen mareatu ondoren. Anbulantziakoek artatu ondoren Mendaroko Ospitalera eraman zuten.

- Uztailaren 21ean, 23:35ean, Legarre Gain kaleko bizilagun baten deia jaso zen udaltzaingoan. Dei igorleak jakinarazi zuen bere semea patinetetik (skate) erori zela eta min hartu zuela. Udaltzainak, berehala, Sos Deiaki deitu zioten eta anbulantziakoek, gaztea, artatu ondoren Mendaroko Ospitalera eraman zuten.


OHARRAK

- Ez dago gorabehera aipagarririk.