Udaltzaingoa | Uztailaren 24ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Uztailaren 23an, 15:58an, auto gidari baten deia jaso genuen udaltzaingoan. Jakinarazi zigun, bere aurretik zihoan gidariak Fray Martin kalean San Kristobaleko bidegurutzera iritsi baino lehen kaleko bi pareta jo zituela aldez-alde. Udaltzainak Bidebarrieta kalean gelditu zuten ibilgailua eta Trafikoa Segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten drogen eraginpean gidatzeagatik.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Uztailaren 23an, 13:12an, Ego-Gain kaleko garajeetako baten jabea azaldu zen udaltzaingora. Azaldu zuenez, bere garajeko trastelekuan lapurreta bat izan zuen. Udaltzainak bertara joan eta beste 4 trastelekuetako zerraila bortxatuta zegoela ikusi zuten.
- Uztailaren 23an, 19:49an, Untzaga kaleko eskilara mekanikoetako lehenengo zatian emakume bat lurrera erori zen. Oinez gorantz zihoan pertsona batek, emakumearen albotik pasatzean, ukituta eta oreka galdu zuelako.
OHARRAK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.