Udaltzaingoa | Uztailaren 3ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Uztailaren 3ko Eguneroko Txostena
2024/07/03 17:48
eta kitto!

TRAFIKOA

- Ez dago gorabehera aipagarririk.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Uztailaren 2an, 20:29an, telefonoz jakinarazi zigutenez, pertsona batzuk geratu ziren harrapatuta  Karmen kaleko igogailu publikoan. Patruila bat bertaratu zen mantentze-lanetako teknikari batekin, eta pertsonak ateratzea lortu zuten.

OHARRAK

- Amaña auzoko jaiak direla eta, debekatuta egongo da kale hauetan aparkatzea, ostiraletik, uztailak 5, 7:00etatik aurrera, igandera arte, uztailak 7:

  • Tiburzio Anitua kalea, 4 zenbakitik 20ra
  • Ziriako Agirre kalea, 1 zenbakitik 6ra.

Legarre kaleko biribilgunetik auzorako sarrera itxita egongo da ibilgailu guztientzat uztailaren 5eko (ostirala) 18:00etatik uztailaren 7ko (igandea) 22:00etara. Auzorako sarbidea saihesbidetik egingo da.