Udaltzaingoa | Uztailaren 8ko Eguneroko Txostena
TRAFIKOA
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Uztailaren 5ean, 8:00etan, harri batzuk erori ziren Julian Etxebarria kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpontzeko.
- Uztailaren 5ean, 11:07an, harri batzuk erori ziren Bidebarrieta kaleko eraikin bateko fatxadatik. Patruila bat bertaratu zen eta lekua inguratu zuen. Patruilak gertatutakoaren berri eman zion higiezinaren arduradunari, konpontzeko.
- Uztailaren 5ean, 11:48an, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, bi pertsona erori ziren Santaines kaleko eskailera mekanikoetan. Mendaroko ospitalera eraman zituzten.
- Uztailaren 5ean, 19:30ean, Sos Deiak-ek telefonoz jakinarazi zuenez, pertsona bat erori zen Txonta kalean. Mendaroko ospitalera eraman zuten.
- Uztailaren 7ko 00:08an, San Juan kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen musika-hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
- Uztailaren 7ko 23:11n, Urkizu Pasealekua kaleko etxebizitza batetik telefono-dei bat jaso genuen: kexu ziren ondoko tabernatik zetozen hotsengatik. Patruila bat bertaratu zen, eta jasotako kexen berri eman zien tabernan zeuden pertsonei.
OHARRAK
- Hurrengo larunbatean, hilak 13, txirrindularitzako ARRATERA IGOERA izango da. Irteera Toribio Etxebarria kaletik izango da goizeko 9:30ean. Arraten 13:00etan iristea aurreikusten da. Hori dela eta, erdigunea oinezkoentzat jarriko da uztailaren 13ko 7:00etan.