Udaltzaingoa | Uztailaren 8ko Eguneroko Txostena
Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
2025/07/08
12:46
eta kitto!
TRAFIKOA
- Uztailaren 7an, 11:14an, bi autok talka egin zuten Barakaldo kalean. Ibilgailuetako gidariak ados jarri ziren eta istripu-adierazpen adiskidetsua egin zuten.
BESTE GORABEHERA BATZUK
- Ez dago gorabehera aipagarririk.
OHARRAK
- Amaña auzoko jaiak direla eta, debekatuta egongo da kale hauetan aparkatzea, ostiraletik, uztailak 11, 7:00etatik aurrera, igandera arte, uztailak 13:
- Tiburtzio Anitua kalea, 4 zenbakitik 20ra
- Ziriako Agirre kalea, 1 zenbakitik 6ra.
Legarre kaleko biribilgunetik auzorako sarrera itxita egongo da ibilgailu guztientzat uztailaren 11ko (ostirala) 18:00etatik uztailaren 13ko (igandea) 22:00etara. Auzorako sarbidea saihesbidetik egingo da.