Udaltzaingoarentzat bi automobil elektriko hartu ditu errentan Udalak
2021/01/29
12:01
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dituzte Udalak Udaltzaingoarentzat errentan hartu dituen bi automobil elektrikoak: Nissan “Leaf” markako autoak %100 elektrikoak dira eta Udalak lau urterako hartu ditu errentan, udaltzainek erabiltzeko. Ibilgailuek 270 kilometroko autonomia dute eta Udaltzaingoak lanerako behar duen ekipamendu guztia daukate, baita desfibriladorak ere. Urtebeterako alokairuak 35.000 euro balio ditu. Aurreratu dutenez, datozen asteotan Udaltzaingoarentzat moto elektrikoa erosiko dute.