Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea zabalik

Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea zabalik
2023/09/04 12:50
eta kitto!

Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea gaur hasi eta irailaren 30ean amaituko da.



Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola, errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. "Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea da, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren", diote antolatzaileek.

Aipatzekoa da Eibarko Jabetze Eskolak udazken honetarako antolatu dituen ikastaro eta tailerren eskaintza nabarmen zabaldu dela. Hala, udazken honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:


Aurrematrikulak gaurtik eta irailaren 30era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean eta Pegoran ere, formularioak bete ahal dira).