Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko azken egunak
2020/09/29
07:52
eta kitto!
Bihar, irailak 30, amaituko da udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Emakumeentzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune horretan ondorengo ikastaroak eskainiko dira:
- Autodefentsa Feminista.
- Feldenkrais: Autokontzientzia mugimenduaren bitartez.
- Dantzen fusioa.
- Zure barruko botererako bidaia: jabetzerako yoga (goizez eta arratsaldez).
- Afrikako dantzak tailerra.
- Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz.
Izen-ematea ANDRETXEAn eta PEGORAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.