Udazkeneko jardueren eskaintza aurkeztu dute Andretxean

Urrian ekingo diote egitarauari Andretxean. Programazioaren liburuxka aurkeztu dute Elena Ibañez Berdintasun Teknikariak eta Jon Iraola Eibarko alkateak.
Udazkeneko jardueren eskaintza aurkeztu dute Andretxean
2025/09/15 11:57
eta kitto!

Andretxean urritik abendura bitarteko egitaraua aurkeztu dute astelehen honetan Elena Ibañez Udaleko Berdintasun Teknikariak eta Jon Iraola alkateak. 

Aurrez egin bezala, euskarazko eta gaztelaniazko egitarau zabala antolatu dutela ezagutarazi dute. Liburuxka batean eskainiko dituzten jarduerei buruzko informazioa bildu dute: tailerrak, emakumeak ahalduntzeko ikastaroak eta espazioak, erakusketak, irakurketa guneak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, etab. 

Aktibitate horietan izena emateko epea irailaren 23ra arte dago zabalik, eta udalaren edo Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Gainera, jakinarazi dute jarduera edo ikastaroak aurrera egin dezan 8 pertsonak izena eman beharko dutela. Era berean, aurrematrikula kopurua ezarritako gehiengo kopurua gainditzen badu, parte-hartzaileak zozketa bidez hautatuko dira. Onartutako pertsonen zerrenda udal-webgunean egongo da eskuragarri 2025eko irailaren 25etik aurrera.