UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2023/06/12 09:08
eta kitto!

Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 2 arte. Dirulaguntza hau 2022ko irailaren 1etik 2023ko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.



Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren %50a jasoko dute.


Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.