Ugaitz Gartzia 20 urtez azpikoen Espainiako Atletismo Txapelketan lehiatu da
Eibarko Klub Deportiboko atleta 13. sailkatu zen 3.000 m oztopoen proban
2026/07/21
11:00
Ekhi Belar Errasti
Joan den igandean, uztailak 19, 20 urtez azpikoen Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zen Albaceten (Gaztela Mantxa). Bertan, Eibarko Klub Deportiboko Ugaitz Gartzia lehiatu zen eta 13. postuan amaitu zuen 3.000 metro oztopoen proban.
Urrezko domina Bakr El Asri Mohsine faboritoak irabazi zuen, txapelketaren errekorra ezarriz (8:49:20). Bigarren Marti Torregrossa Pons izan zen (8:52:55) eta hirugarren Boulhadi El Baladi (9:05:53).