Ugaitz Gartzia eta Maialen Cenarruzabeitia brontzezko brontzezko dominak Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketan
Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean jokatu ziren 18 eta 20 urtez azpikoen Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketak Donostiko Belodromoan, eta Eibarko Klub Deportiboko ordezkariek bi brontzezko domina eskuratu zituzten.
Ugaitz Gartzia 20 urtez azpikoen mailako 1.500 metroko proban hirugarren sailkatu zen, 4:49.20ko denborarekin, podiumean tokia eginda eta bere marka pertsonala hobetuz.
Maialen Cenarruzabeitia 18 urtez azpikoen mailako 60 metro hesi proban ere hirugarren izan zen, 10.22 segundoko denborarekin brontzezko domina lortuta.
Deporreko beste ordezkariei dagokienez, Nora Martinez (1.500 m) eta Elene Beitia-k (400m) bere proben serieak irabazi zituzten, eta 4. eta 6. postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Gainera, Naia Chapelastegik (29.01), Farah Chajranek (29.78) eta Nerea Aizpuruk (30.14) euren markak hobetu zituzten 200 metroetan.