“Uler ezazu zure faktura eta aurreztu energia” hitzaldia emango dute Beheko Toki eta Ipuruako Nagusien Zentroetan

Bi saioak etzi (otsailak 5) izango dira, 17:00etan Beheko Tokin eta 18:30ean Ipuruan.
“Uler ezazu zure faktura eta aurreztu energia” hitzaldia emango dute Beheko Toki eta Ipuruako Nagusien Zentroetan
2026/02/03 10:27
Silbia Hernandez Arrazola

“Uler ezazu zure faktura eta aurreztu energia” izenburuko hitzaldia egingo dute eguenean (otsailak 5), 17:00etan Beheko Tokia Nagusien Zentroan eta 18:30ean Ipuruako Nagusien Zentroan. Azalpenak Energia bulego birtualak emango ditu, eta hitzaldira joateko asmoa dutenei faktura eramateko eskatu dute, horrela adibide modura hartu eta hobeto ulertzeko. Bi saioak Debegesak, Udalak eta Eibarko Nagusien Elkarteak antolatu ditu.