Umeek giro ederrean ospatu dituzte sanferminak
2014/07/07
00:00
eta kitto!
Iruñean baino egun bat geroago, gaur (astelehena, hilak 7) irakurri dute sanferminetako pregoia gure herriko umeek, anbulategi pareko parkean hasi eta Untzagaraino San Fermin bera gidari zutela kalejira amaitu eta jarraian. Urteroko martxari jarraituta, jaialdia Astixaren udako Afariketan programaren barruan garatu da eta, pregoilariak eta San Fermin udaletxeko balkoira irten eta bota dituzten gozokiak hartu eta gero, pareko plazan jarraitu dute jaiarekin, Gorritiren zezentxo eta beste animaliekin batera jolasean. Argazki-bilduma Facebook-en ikusgai dago, Etakittoaldizkaria-ren orrialdeko argazki-bildumetan.