Umeek udako oporrez gozatzeko gida kaleratu dute

Irakurtzeko eta jolasteko aukerak ematen diete HH eta LHko haurrei
Umeek udako oporrez gozatzeko gida kaleratu dute
2025/06/12 11:52
eta kitto!

Gozatu udan’ gida kaleratu dute Eibarko Udala Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza umeei zuzenduta. Bertan, udan familian gozatzeko jolasak eta liburuak daude jasota. Gainera, jasota dauden baliabideekin, euskara indartzeko aukera izango dute familiek.

Gidaren inguruko informazioa HH eta LHko seme-alabak dituzten familia guztietara iritsiko da, ikastetxeen laguntzari esker.