Umeen Eguneko bazkarirako tiketak erosteko aukera egongo da gaur arratsaldean

Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordekoek Untzagan egingo dute tiket-salmenta
Umeen Eguneko bazkarirako tiketak erosteko aukera egongo da gaur arratsaldean
2025/06/05 12:29
eta kitto!

Ekainaren 24an Umeen Eguna antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak txosnagunean. Jolasak, tailerrak, bazkaria eta ipuin-kontalaria egongo dira, eta bazkarirako tiketak jarri dituzte salgai 9 eurotan, kamiseta barne.

Joan den astean lehen tiketak saldu ondoren, gaur berriz egongo dira Untzagan, 18:00etatik 19:30era, salmenta egiten. Bertaratzeko aukerarik ezinezkoa baduzue, Deporren (1. pisuan) erosteko aukera ere badago, martitzenetik barixakura, 18:00etatik 20:30era.