Unai Fernandez eta Aitziber Urkiola eibartarrak gailendu ziren Galdaramiño Igoeran

Giro paregabean aritu ziren gure mendietan zehar, antxintxiketan eta oinez, 250 mendizale inguru
2026/06/08 18:47
Ekhi Belar Errasti

Atzo, ekainak 7, mendizale ugari elkartu zen Unbeko kirolgunean XVI. Galdaramiño Igoeran parte-hartzeko. Urtez urte Galdaramiño Antxitxika Mendi Klubak mimoz antolatutako proban parte-hartzeak gora egin zuen beste behin, aurten 250 mendizale inguru apuntatu zirelarik. “Horietatik % 35a emakumeak izan ziren, eta emakumeen parte-hartzearen gorakada nabaria azpimarratu zuten bereziki Udaleko arduradunek. Sari banaketan Jon Iraola alkateak kirola eta osasuna uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen eta eskerrak eman zizkien boluntarioei egiten duten lanarengatik”, dioskue antolatzaileek.

Kirol arloari dagokionez, aurtengo edizioak hiru proba barne hartu zituen. Goizeko 8:00etan eguneko lehen probari hasiera eman zitzaion, mendi-martxari hain zuzen ere, 19 km eta 1000 metroko desnibel positiborekin. 9:30ean, berriz, 19 km-ko mendi lasterketari irteera eman zitzaion eta 10:00etan 10 km-koari, azken hau 500 metroko desnibel positiboarekin.

Proben ibilbidea Unbe inguruko mendietan zehar egin zen: Galdaramiño (669 m), Azurtzagaina (654 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (541 m) gailurrak zeharkatuz.

 

Sailkapenak

 

19 km:

Mutilak (M):

1.- FERNANDEZ MAGUREGI, UNAI (EIBAR): 1:28:47 (M)

2.- BASTIDA ARROITAJAUREGUI, AITOR (EIBAR): 1:36:08 (M)

3.- QUINTAS ECHEBARRIA, ANDER (DEBA): 1:37:09 (M)

 

Neskak (F):

1.- URKIOLA ZENDOIA, AITZIBER (EIBAR): 1:53:11 (F)

2.- SOBRON COTERON, EIDER (EIBAR): 1:59:17 (F)

3.- ASPIAZU ITURBE, USUE (BERGARA): 2:05:38 (F)

 

Lehen eibartarrak 19k (M, N):

1.- EIBARTAR MUTILA 19K MARTINEZ DE LAGOS TELLERIA, ASIER (EIBAR): 1:43:38 (M)

1.- EIBARTAR NESKA 19K POLO SANTOVEÑA, AMAIA (EIBAR): 2:13:06 (F)

 

Lehen beteranoak 19k (M, N):

1.- ARIAS GARRIDO, DAVID (EIBAR): 1:49:09 (1) VETM (M)

Sari berezia: Sergei Makarenko (adina: 69 urte)

1.- BETERANA NESKA 19K DNF

 

10 km:

Mutilak (M):

1.- AGIRREBEITIA SALVADOR, ISKANDER (ZALDIBAR): 0:50:59 (M)

2.- BELATEGI, ASIER (EIBAR): 0:52:04 (M)

3.- MINER HERRAN, AITOR (BERGARA): 0:52:38 (M)

 

Neskak (F):

1.- JAUREGUI ANDUAGA, JONE (ANTZUOLA): 1:00:52 (F)

2.- CABO, LEIRE (EIBAR): 1:00:59 (F)

3.- ARROZPIDE GONZALEZ, GARAZI (HONDARRIBIA): 1:03:38 F

 

Lehen eibartarrak 10k (M, N):

1.- EREÑA PUENTE, ANDER (EIBAR): 0:54:27 (M)

1.- LARRUSKAIN, IRATI (EIBAR): 1:03:43 (F)

 

Lehen beteranoaak 10k (M, N):

1.- ETTAGER, HASSAN (MUNGIA): 0:53:59 (1) VETM (M)

1.- ERAÑA LARRAÑAGA, ANE (BERGARA): 1:21:52 (1) VETF (F)

 

Amaitzeko, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete kirolari guztiei, erakunderen ezberdinei beraien laguntzagatik, besteak beste, Eibarko Udalarena, eta enpresa kolaboratzaile ezberdinei. Antolakuntzak bolondres taldearen aipamen berezia egitea nahi du, beraien esfortzu nekaezinak Eibarren errotua dagoen mendiko kirol proba hau aurrera ateratzen duelako.

 

Info +: sailkapenak: https://www.kronoak.com/live/2026/Galdarami%c3%b1o%20Mendi%20Lasterketa/

 

ARGAZKIAK: Rocio Benjumea | Joseba Barrutia