Unai Fernandez eta Oihane Sarasketa garaile berriro Galdaramiño Igoeran

Guztira 84 lagunek hartu zuten parte, horietatik 21 emakumeak
Unai Fernandez eta Oihane Sarasketa garaile berriro Galdaramiño Igoeran
2024/06/06 13:34
eta kitto!

Galdaramiño igoerak jadanik XIV edizio bete berri zituen, eta aurten berrikuntza batzurekin etorri zen; alde batetik irteera/helmuga gunea Unbeko kirolgunean kokatu zen, eta bestalde, ibilbideak aldaketa batzuk izan zituen, beti ere 18 km-ko luzera eta 930 mD+ desnibela errespetatuz.

Aurteango partaidetza beste urteekin konparatuz igo egin da, guztira 84 lasterkari izan bait dira, horietatik 21 emakumeak, hau da % 25a. Txapeldunak iazko berdina izan dira; Unai Fernandez eta Oihane Sarasketa eibartarrak hain zuzen ere. Podiuma horrela gelditu zen: 1. Unai Fernandez 01:24:51, bigarren Koldo Etxebarria (Orozko) 01:24:59 eta hirugarren Eneko Fernández 01:27:17 denborarekin. Emakumeetan berriz, lehena Oihane Sarasketa (Eibar) 01:41:35, bigarren Andikona Albizuri 01:52:58 eta hirugarren Ainhoa Portugal 01:56:17 denborarekin.

Adimen urritasuna duten pertsonez osaturiko Atzegi taldeak bestalde, beraien ohiko ibilbide egokitua osatu zuten bi taldetan banaturik. Horrela guztira 55 parte hartzaile izan ziren eta Urkiko bolondresen laguntzarekin egun ederra igaro zuten, mendiko martxaren ostean sagardotegian bazkaldu zutelarik.