Unax Garcia omendu zuten partiduan bere taldekideak 3-0 nagusitu ziren

Unax Garcia omendu zuten partiduan bere taldekideak 3-0 nagusitu ziren
2023/12/20 10:16
eta kitto!
Urkiko taldeek asteburuan jokatutako partiduen artean, kadeteen Gorengoen mailakoak izan zuen oihartzun handiena, bertan orain dela gutxi hildako Unax Garzia gaztea omendu zutelako. Minutu bateko isilunearen ondoren, Unaxen aitak egin zuen ohorezko sakea eta gurasoek lore-sorta ere jaso zuten, Urki, Real Sociedad eta SD Eibarko kamisetekin batera. Talde horietako presidenteekin batera, Federazioko ordezkariak ere egon ziren ekitaldian, eta partidua jende askok jarraitu zuen. Azkenean Gaizkaren taldekideak nagusitu ziren Bergararen aurrean, Jonkar, Mikel eta Gariren golei esker.

Urkiko bestelako taldeei dagokienez, Gorengo mailako talde nagusiak 0-1 irabazi zuen Aretxabaletan, Villabaren golarekin; jubeniletan, Ohorezko mailakoak 3-4 irabazi zion Ordiziari (Arosak hiru gol eta Sahalak bestea), Gorengo mailakoak 2-4 galdu zuen Lazkaorekin (Akarregi eta Martxelen golak), eta hirugarren taldeak 5-9 irabazi zion Mondragoni (Luengok hiru gol, Oierrek eta Ruisek bina gol, eta Martxel eta Canok bana); kadeteen mailako taldeak 1-4 irabazi zion Ikasberriri (Nain, Garrido, Lander eta Mallagarayren golak); infantiletan, Txiki mailako taldeak 5-2 galdu zuen Idiazabalen (Alex y Loren goleatzaile), eta besteak 4-0 irabazi zion Zumaiakori (Osoitz, Salin, Lasa eta Eñaut goleatzaile); eta, azkenik, alebinetan Urkik bana berdindu zuen Aloña Mendirekin, Martinen golarekin.