Unbeko pisten estalkia apirilerako egongo da prest

Unbeko pisten estalkia apirilerako egongo da prest
2024/01/05 11:00
eta kitto!
Martxan daude Unbeko padel eta tenis pistetako estalkiaren obrak. Udalak Cumenorte SL enpresari egokitu zion lanak egiteko ardura 264.886 eurorengatik eta, adierazi dutenez, apirilean amaituko dituzte obrak, hauek hasi eta hamasei astetara.

Estalkiaren bitartez ura sartzen zen eta horregatik erabaki zuten obrak egitea. Horren ondorioz, bertan egiten ziren hainbat ekintza bertan behera laga behar izan zituzten.