Untzaga Abesbatzak Gipuzkoako Adinekoen Abesbatzen XXIV. Probintzia Topaketan parte hartu zuen atzo

Untzaga Abesbatzak Gipuzkoako Adinekoen Abesbatzen XXIV. Probintzia Topaketan parte hartu zuen atzo
2023/12/15 10:44
eta kitto!
Atzo, hilak 13, Lorea Ojangurenek zuzentzen duen Untzaga Gizarte Etxeko abesbatzak Gipuzkoako Adinekoen Abesbatzen XXIV. Probintzia Topaketan parte hartu zuen, astelehenean hasi zen lehiaketa bati amaiera emanez. "Gure ahots eta gitarrek alaitasun giro berezia eman zioten Topaketari  Oiartzungo Landetxe auditorium berrian, Gazte-Izanak Gizarte Zentro berriaren ondoan", diote Untzaga Gizarte Etxetik.

 

Datorren astean Egogain gerontologikoan
Oiartzungoa ez da gure Untzaga abesbatzaren urteko azken emanaldia: "hurrengo asteazkenean Egogain zentro gerontologikotik pasatuko gara eta, urteko beste sasioetan egiten dugun bezala,   bertako nagusiak animatuko ditugu. Haiek inor baino gehiago merezi dutelako", esan digute.

Untzaga Gizarte Zentroak #Adinberri -ren #Hariak Estrategiaren barruan hartzen du parte. "Nahi ez ditugun bakardadeen aurkako borrokan adineko pertsonek parte hartzeko eta sozializatzeko bide asko izatea sustatzen dugu, eta horien artean, abesbatzak oso lagungarriak dira", diote.