Untzaga plaza Memoria Demokratikoaren Leku izendatuko dute, II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria izateagatik
Gaur, apirilak 14, Espainiako II. Errepublikaren aldarriaren 94. urteurrenean hasi da ofizialki Untzaga plaza Memoria Demokratikoaren Leku izendatzeko prozesua. Horren harira, gaur goizean ekitaldi instituzionala hartu du Eibarko Udalak, eta bertan egon dira Fernando Martinez Memoria Demokratikoaren estatu-idazkaria, Marisol Garmendia Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria, eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, udal-ordezkariekin eta bertaratu diren herritarrekin batera.
Udaletxean izan den ekitaldia amaitu eta jarraian, Eibarko sozialistek urteroko moduan gogoratu dute Errepublikaren aldarria, Untzagako Herriaren Etxeko balkoian Errepublikaren bandera igota eta, jarraian, Txaltxa Zelaian txapliguak botata.