Untzaga plazak irudi berria du
2019/11/14
08:22
eta kitto!
Egoi-Ibarra Batzordeak 2017an proiektua abiatu zuenetik, Eibarko hainbat tokitan neurri handiko 6 argazki jarri dituzte, herriaren memoria bisuala indartzeko xedearekin. Hasieran batean Jubilatu etxearen fatxadan jarri zuten argazkiak leku aldaketa izan du eta orain Untzagako dorrearen fatxadan ikus dezakegu.
Orain Untzagako dorrean ikus dezakegun argazkia 1910 urte ingurukoa da eta herriaren bihotza edo Untzaga plaza ikusten da. Sasoi hartan Alfontso XIII. Plaza izena zuen eta musikako kiosko zaharra ikus daiteke, Beasaingo Udalari saldu eta gaur egun herri hartan dagoena. “La Marcial” Musika Bandak domekero jotzen zuen kiosko horretan. Argazki hori ere Udal Artxiboaren eskuetan dago, Castrillo Ortuoste Fondokoa hain zuzen ere.