Unzaga elkarteak 50 urteak ospatu ditu

Elkartea sortu zuten bazkideak eta haien ondorengoak, bi belaunaldi elkartu zituen ospakizunak
Unzaga elkarteak 50 urteak ospatu ditu
2025/05/22 11:48
eta kitto!

1975eko otsailean sortu zuten Unzaga elkarte gastronomikoa eta, sorreraren 50. urtemuga ospatzeko, bazkaria egin zuten maiatzaren 17an. Elkartea sortu zuten bazkideak eta haien ondorengoak, bi belaunaldi elkartu zituen ospakizunak, eta pozarren pasatu zuten eguna, lagun artean bapo bazkalduta.