Ur-kontadore zaharrak eta hondatutakoak aldatzen dihardute
2012/04/17
00:00
eta kitto!
Aurreko asteaz geroztik, Gipuzkoako Urak-ek hondatutako ur-kontadoreak eta zaharkitutakoak aldatzeko kanpainia dauka martxan bere abonatuen artean eta, horretarako, iazko laugarren hiruhilabetekoan, irakurketak egitean horrelakoak antzeman zituzten helbideen zerrendari jarraitzen dihardute. Kontadore aldaketak musutruk dira eta edozein argibide behar izanez gero, bezeroarentzat arreta-telefonora deitu daiteke (902 30 22 22) edo, bestela, www.gipuzkoakour.com webguneko bulego birtualera jo daiteke.