Urbat B taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euskal Herriko Ligako 1. mailari eusteko
Emakumezkoen taldea garaipenaren bidera itzuli da CD Larrainari irabazita
2026/01/19
11:10
Ekhi Belar Errasti
Etxetik kanpo jokatu dituzte asteburuko partidu gehienak Urbat Urkotronikeko taldeek eta nahiko txukun aritu dira, garaipenak eta porrotak eskuratuz. Seniorretan, 2. Nazionalean dabilen gizonezkoen taldeak etxean jokatu zuen, baina galdu egin zuen CN Metropoloren aurka, 12-18, eta azkenengo postuan jarraitzen du.
Urbat B-k, bere aldetik, jardunaldi bikoitza zuen eta etekina atera zion. Izan ere, barixakuan CDW Urgara Txingudiri egin zion bisita eta 4-23 irabazi zion, mailari eusteko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratuz. Zapatuan, ostera, Leioari egin zion bisita eta 14-10 galdu zuen.
Euskal Herriko 1. Mailako emakumezkoek CD Larraina izan zuten aurkari eta 5-17 gailendu ziren, sailkapeneko 5. postuari eutsiz.