Urbat-eko hamar jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izan dira Poloamigos txapelketan

Gizonezkoen selekzioak txapelketa irabazi du eta emakumezkoenak hirugarren amaitu du
Urbat-eko hamar jokalari Gipuzkoako selekzioarekin izan dira Poloamigos txapelketan
2026/05/18 17:23
Ekhi Belar Errasti

Asteburuan Poloamigos txapelketa jokatu da Zaragozan eta Urbat Urkotronik taldeko hamar jokalari izan dira bertan Gipuzkoako waterpolo selekzioarekin. Asteburu ederra bizi izan dute eta, gainera, denak igo ahal izan dira podiumera.

Izan ere, gizonezkoen selekzioak txapelketa irabaztea lortu zuen eta emakumezkoenak brontzezko domina lortu zuen. Horrela, Urbatekoek esan dutenez, jokalarientzat oso esperientzia aberasgarria izan zen, bai uretan bai uretatik kanpo.