Urbat IKE-ren logoa diseinatzeko lehiaketa jarri dute martxan

Waterpolo taldeak 25 urte beteko ditu 2026. urtean
Urbat IKE-ren logoa diseinatzeko lehiaketa jarri dute martxan
2025/11/12 13:00
Ekhi Belar

Mende laurdena beteko du Urbat IKE-k 2026. urtean eta urteurren berezia ospatzeko logoa sortu nahi du. Horretarako, lehiaketa jarri du martxan eta abenduaren 4ra arte egongo da zabalik parte-hartzeko epea. Lehiaketaren oinarriak hemen aurkitu daitezke.

Lehiaketaren irabazleak sari bikoitza jasoko du. Batetik, 400 euro eskudirutan; eta bestetik, klubak bere 25. urteurrena dela-eta egingo duen bazkarirako bi gonbidapen.