Urbat Ike Urkotronik waterpolo taldeak ilusioz eta berritasunekin hasi du 2025/26 denboraldia
Irailaren 1ean itzuli ziren lanera Urbat Ike Urkotronik waterpoloko taldeak. Erronka handiak dituzte aurretik eta ilusioz ekin diote 2025/26 denboraldiari. “Seniorretako emakume talde sendoa itzuli da”, esan digute taldetik.
Urbat, ostera, talde nagusien maila handitik haratago doan kluba da eta harrobia ondo zaintzen saiatzen dira, gero talde horietako jokalariek osatuko dituztelako talde nagusiak. Horrela, benjamin eta alebin mailak batzen dituen taldea aurkeztu du aurten eta asteburuan jokatu zuen lehen aldiz.
Logroño Hiria Txapelketan izan dira waterpolo jokalari gazteak eta, aurkari gehienak baino gazteagoak izan arren, maila ona erakutsi zuten hirugarren postuan amaituz.
Taldea osatzen dihardute oraindik eta jokalari berriak batu nahi dituzte. Beraz, probatu nahi izanez gero, Orbeako igerilekuko atea zabalik egongo dira, 17:00etan, ate irekietako saioak egingo dituztelarik.