Urbat IKE waterpolo taldeak ate irekien jardunaldiak eskainiko ditu maiatzean zehar
Hilabeteko astearte eta ostegunetan zabalduko dizkiete ateak LH-ko 3. eta 6. maila arteko umeei
2026/05/04
11:00
Ekhi Belar Errasti
Waterpoloa ezagutzeko eta probatzeko aukera emango die maiatzean zehar Urbat IKE waterpolo taldeak LH ateak LH-ko 3. eta 6. maila arteko umeei. Saioak hileko astearte eta ostegunetan egingo dira, 17:00etan, Orbea kiroldegian.
Neskek zein mutilek hartu ahal izango dute parte ate irekien jardunaldietan, baldintza bakarra igeri egiten jakitea izango delarik. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko urbatateirekiak@gmail.com helbidera idatzi ahal izango da.